Ba al zenekien 1918an Eibarrek Gripearen pandemia bat jasan zuela?. Udal Artxiboak dakarkigu gogora bere Historia atalean.
Ikertzaile batzuek diote Frantzian hasi zela 1916an edo Txinan 1917an; ikerketa askok lehen kasuak Fort Rileyko base militarrean kokatzen dituzte (EAB), 1918ko martxoaren 4an.
Europan lehen kasuak erregistratu ondoren, gripea Espainiara pasatu zen, seguru asko Frantziara lanera joaten ziren sasoikako langileen bidez. Herrialde neutrala izanik Lehen Mundu Gerran, beste herrialde batzuek ez bezala —gerran buru-belarri sartuak baitzeuden—, ez zuen zentsuratu gaitzari buruzko txosten eta ondorioak argitaratzea.
Arazoaren berri eman zuen herrialde bakarra izateak eragin zuen izurritea Gripe Espainiar gisa ezagutzea. Eta epizentroa izan ez arren, Espainia herrialderik kaltetuenetako bat izan zen: 8 milioi pertsona kutsatu eta 300.000 hil ziren.
1920ko udan, birusa iritsi zen bezala desagertu zen.