Euskeriak 365 egun Eibarren
2014/12/02
Abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Eibarren. Aurten Euskara elkarteen Topagunearen leloa gai harturik antolatu du eguna euskalgintzak.
EGITARAUA
18:00 Udalbatzar berezia Eibarren euskararen erabilera arautzeko ordenantza onartzeko
19:00 Toribio Etxebarria kalean (bustoaren aurrean) bertsoa eta manifestua irakurriko dira
Ondoren, kalejira Untzagaraino. Partehartzaileei argi egiten duen zerbait eramatea eskatzen zaie ( kandela, linterna...)
Untzagan Euskeriak 365 egun Eibarren goiburua kandelaz argiztatuko da.
Amaitzeko Behin betiko kanta abestu eta Euskaraz Bizi Nahi Dut musikarekin flashmoba eginez amaituko da ekitaldia.