Eibarko Udala

2015/09/29 18:30
-
2015/10/18 20:30

Erakusketa

Ertibil Bizkaia 2015

PORTALEA

Ikus-arteen erakusketa ibiltaria

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak Bizkaiko hainbat udalerriren lankidetzarekin antolatutako ERTIBIL BIZKAIA 2015 Ikus-Arteen erakusketa ibiltaria Gipuzkoara iritsi da lehen aldiz; Eibarrera, hain zuzen ere, non ikusgai egongo den irailaren 29tik urriaren 18ra.

Erakusketa hau beren arte-lana Bizkaian egiten duten arte-sortzaile gazteentzako urteroko hitzordua da. Erakusketaren helburua da herritarrei gure inguruan sortzen diren abangoardiako arte-joerak ikusgai jartzea eta sortzaileak eurak babestea eta promozionatzea.

Edizio honetako erakusketa eratzen duten artelanek sortzaile gazteen argudioak eta proposamenak adierazten dituzte. Horrela, artistek gizarte garaikideaz daukaten ikuspegia erakusten digute eta abangoardiako joerak agerrarazten dituzte. Horrexegatik, joera horiek hartzaileen interpretaziora zabalik daude.

Artista sarituak

1. Saria. Andere Etxegarai

2. Saria. Cristian Villavicencio

3. Saria. Amaia Molinet

Artista aukeratuak: Ana Aldama Virto, María Andrés Sanz, Julen Araluce, Raquel Asens, Xabier Barrios, Pedro Carnicer Orueta,  Marta Faus, María de Viana, Ivan Gómez, Amaia Gracia, Maite Leyun, Edurne Martínez Arroyo, Damaris Pan, Ruben Pino Uribe-Etxebarria, Ana Riaño, Sebas Velasco, Diego Vivanco

Katalogoa kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.