Eibarko Udala

2017ko Juan San Martin Bekaren gaia Arkeologia izango da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 4an zabalduko da.

2017/09/01
Aurtengoa Juan San Martin bekaren XIII. edizioa izango da, eta ikerketa gai Arkeologia izango du. Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko Udalean aurkezteko epea 2017ko irailaren 4an hasi eta urriaren 11n bukatuko da.

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan kaleratzen duen beka deialdi honetan parte hartzeko interesa dutunek PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, Untzaga plaza, 1 zenb.) aurkeztu beharko dute oinarrietan zehazten den dokumentazioa.

Beka 9.000€ko da eta irabazleak lana burutzeko 18 hilabeteko epea izango du.

Ikusi hemen:

  • DEIALDIA (GAOn argitaratuta 2017ko abuztuaren 4an)