Udal Euskaltegian eskolak urriaren 3an hasiko dira
2016/09/19
Matrikula epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik Udal Euskaltegian, eta urriaren 3an emango zaio hasiera 2016-2017 ikasturteari.
Udal Euskaltegian 2016-2017 ikasturtean ere, ohi den bezala, euskara ikasteko maila guztiak eskaintzen dira, aurrez aurre zein on line:
A1: Hasierako erabiltzailea
A2: Oinarrizko erabiltzailea
B1: Erabiltzailea independientea
B2: Erabiltzaile aurreratua
C1: Erabiltzaile gaitua
C2: Erabiltzaile aditua
Horrez gain, ikastaro bereziak ere antolatzen dira: harrera ikastaroak etorkinentzat (AISA), mintza-praktika ikastaroak, azterketak prestatzeko ikastaroak, enpresentzako ikastaroak, jubilatuentzat...
HABEko agiri ofizialak lortzeko aukera.
Tarifa bereziak: % 20, % 50 eta % 75eko deskontuak matrikulan. Begiratu hemen.
Matrikula egiteko: Bulego ordutegia: 08:30-14:00 / 16:30- 19:00 Bista Eder 10 - 2. pisua PORTALEA Begiratu hemen.