Udaleku itxiak abuztu amaieran (Errota, Mendigorria)

2016/06/14

Eibarko Udalak udaleku itxi bat antolatu du (Mendigorria, Nafarroan) abuztuaren amaierarako, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Eibarko udalak lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat udaleku itxia antolatu du Errota Mendigorriko kanpinean (Nafarroa). Zorionekoak beraiek!. Haurrek pentsio osoko erregimena izango dute eta kanpineko ostatuan egingo dute lo. Jolasak, rokodromoa, kirol jarduerak, igerilekuak, mendi ibilaldiak,.... jarduera mordo bat udako oporrei behar bezalako agurra emateko.

Noiz?: abuztuaren 29tik irailaren 2ra.

Prezioa: 80€

Izen ematea: ekainaren 20tik uztailaren 1era PEGORAn edo Online www.astixa.eus

Erne Pegorako ordutegiekin:

Ekainaren 20tik 30era:

Astelehenetik asteazkenera: 08:30-14:30 eta 15:30-19:00

Ostegun eta ostiral: 08:30-14:30

Ekainak 23: 08:30-13:00

Ekainak 24: ITXITA

Uztailaren 1ean: 08:30-13:30

Gurasoentzat bilera informatiboa uztailaren 19an arratsaldeko 5etan Indianokua gaztelekuan (Muzategi 3)

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da.