Eibarko Udala

Indianokua gaztelekua

Eibarko Udalak 12-17 urte bitarteko nerabeentzat martxan duen zerbitzua da.

Indianokua gaztelekua Muzategi kalean dago. 

HELBURUAK:

 

  • Astialdiaz gozatzea modu aktiboan, parte-hartzailean, sortzailean, osasungarrian eta ongizate emozionalari lagunduz.

  • Autonomia garatzea, nork bere buruaren antolaketa kudeatzeko gaitasuna lortzea.

  • Adin bereko kideekin lotura egonkor, atsegin eta erreferentziazkoak sortu eta sendotzea.

  • Gizarteratze harremanak garatzea.

     

    Ikastetxearen bitartez, DBHko 1. mailakoekin bisita gidatuak egiten ditugu gaztelekua

    ezagutzeko.

    Gaztelekua irailetik ekainera bitartean zabalik dagoen doako zerbitzua da.

    Astelehenetan itxita.

  • Guraso baimena beharrezkoa da zerbitzu hau erabiltzeko eta COVID-19a dela eta zerbitzuak duen protokolo, baldintzen, betebeharren eta baimen informatua onartzeko IV eranskin dokumentua sinatuta Indianokua gaztelekura eramatea behar-beharrezkoa da.

  • Dokumentuak deskargatzeko: Guraso baimena eta IV. eranskina

     

    Kontsultatu gaztelekuaren bloga