Lehiaketa: Aratosteetan ondoen apaindutako taberna (2020)
Eibarko Udalak “Aratosteetan ondoen apaindutako taberna” lehiaketarako deia egiten du.
Deskripzioa: “Aratosteetan ondoen apaindutako taberna” lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.
Hartzailea: Aratosteetan bere lokala apaintzen duen Eibarko edozein taberna.
Eskaera epea: otsailaren 10etik 20ra, 14:30ak baino lehen.
Izena emateko kanalak:
- Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu eta eskaera elektronikoki bete.
- Presentzialki: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Beharrezko dokumentuak: ez da dokumenturik aurkeztu behar.
Tasak: doan.
Sail arduraduna: Kultura.
Baldintzak:
- Lokalak otsailaren 21ean arratsaldeko 18:00etarako prest egon behar dira.
- Epaimahaikideak otsailaren 21ean arratsaldez, tabernetatik pasatuko dira eta epaia ostiral arratsaldean bertan emango dute. Horrela publikoari irabazi duen taberna ikusteko aukera emango zaio asteburuan.
- Epaimahaikideen balorazioan aukeratutako gaia eta apainketa izango dira kontuan.
- Saria 500 eurotakoa izango da eta Eibarko Udalaren garaikurra.
Oharrak: Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Lehiaketaren oinarriak: Aratosteetan ondoen apaindutako taberna (2020) Ikusi | Jaitsi (308.6 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |