2019ko San Juan XXVI. marmitako lehiaketa
Oinarriak
1. Noiz izango da: 2019ko EKAINAren 25ean.
2. Lanean hasteko ordua: 11:30ean.
3. Lehiaketa 13:00etan amaituko da.
4. Non: Untzaga plazan.
5. Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte.
6. Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du.
7. Izena emateko epea 2019ko ekainaren 3tik 18ra (biak barne) izango da. Lehiaketan parte hartzeko izena emateko bideak:
- Elektronikoki: behean azaltzen den loturan sakatu.
- Telefonoz: 010 edo 943708400.
- Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan.
8. Gehien jota 25 bikote. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko partehartzaile-kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bidez egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan ekainaren 20an, 11:00etan.
9. Lehiaketaren egunean taldeek ordu erdi lehenago han egon beharko dute zein tokitan jarri behar diren jakiteko eta antolakuntzak ematen dituen osagaiak jasotzeko: kilo bat hegaluze, patata bi kilo, piper berde bat, pipermorro bat eta tipula bat.
10. Marmitakoa prestatzeko behar diren beste osagai eta tresna guztiak, lapikoa barne, partehartzaileek ekarri beharko dituzte. Gutxienez sei lagunendako beste prestatu beharko dute.
11. Epai-mahaikideak eskualdeko sukaldari profesionalak izango dira.
12. Sari hauek banatuko dituzte:
- 1º - Garaikurra, txapelak eta 90 €.
- 2º - Garaikurra eta 60 €.
- 3º - Garaikurra eta 30 €.
13. Epai-mahaiak erabakitakoa apela-ezina izango da.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Oinarriak: 2019ko San Juan XXVI. marmitako lehiaketa Ikusi | Jaitsi (131.1 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |