“ENPLEGURAKO BIDEA” programa
Programan honen helburua da kualifikazio baxua duten Eibarko langabetuen enplegugarritasuna bultzatzea.
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Betebeharreko baldintzak:
- Langabezian egotea.
- Eibarren erroldatutakoa izatea.
- Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.
Eskaerak aurkezteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Eskaerak aurkezteko epea: 2016ko abenduaren 19tik 2017ko otsailaren 28ra (egun biak barne).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- “Enplegurako Bidea” programan parte hartzeko eskaera-orria behar bezala beteta.
- Eskatzailearen NANaren edo horren baliokidea den dokumentu baten fotokopia.
- Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentuaren fotokopia (DARDE), eta izena emandako aldien ziurtagiria/txostena (LANBIDEk emandakoa).
- Eskatzaileak duen titulazioaren dokumentu egiaztatzailea.
- Curriculum vitaea, eguneratuta.
Programaren garapena:
- 1º FASEA: ORIENTAZIOA – SEGMENTAZIOA.
Orientazio- eta segmentazio-zerbitzua parte-hartzaileei.
- 2º FASEA: OINARRIZKO FORMAKUNTZA
Prestakuntza oinarrizko konpententzietan.
- 3º FASEA: GARAPEN PERTSONALA
Konpetentzia pertsonal eta emozionalak.
- 4º FASEA – PRESTAKUNTZA TEKNIKOA
Prestakuntza espezifikoa (sektore industriala).
- 5º FASEA –LAGUNTZA LAN MERKATURATZEAN
Lana bilatzeko plan pertsonalizatua.
Deskargatu dokumentuak |
---|
"ENPLEGURAKO BIDEA" programan parte hartzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 82 KB) |